Aittatu gaittue

'Harmailatik' berezia: Antxintxika krosa

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 4a

Zapatuko Antxintxika krosak emandakoarekin, Goiena Komunikazio Taldeak Harmailatik saio berezia egin zuen atzo, astelehena, Goiena Telebistarako. Lasterketa Soraluzetik abiatu zela, soraluzetar partaideak ere badituela eta soraluzetar bizkorrenak ere saritzen direla jakitun, Xabier Urzelai Goienako Kirol arduradunak eta Harmailatik saioaren egileak Plaentxia.eus atariari ere helarazi dio programa, soraluzetarrek herriko komunikabidean ikusteko aukera ere izan dezaten.