Hasi da Gaztañerre Azoka

Erredakzioa 2025eko azaroaren 8a

Goizeko bederatzietan, txalaparta doinuekin abiatu da aurtengo Gaztañerre Azoka, ganadurik gabe. Ordu biak bitartean, aukera izango da barazkiak, gazta, eztia, sagardoa, artisauen produktuak eta baserrien liburuak erosteko. Baita ikusteko erremintaria eta gaztagilea lanean eta ikasteko taloak egiten talo tailerrean. Bestalde, sanandrestarrek barra ipini dute eta bertan, gaztainak, saiheskia eta herriko sagardoak dastatzeko aukera izango da.