Errigoraren saskiak eskatzeko azken egunak

Erredakzioa 2025eko azaroaren 12a

Saski gorrian datozen produktuak.

Eguena da Errigoraren saskiak eskatzeko azken eguna. Saskien salmentatik eskuratutako diruaren laurdena Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute.

Abian da oraindik Errigoraren Agerreko uzta euskarari puzka kanpaina eta Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuekin osatutako hiru saski daude erosgai: ohiko produktuekin osatutako saski beltza (60 euro), produktu ekologikoekin osatutako saski berdea (65 euro) eta Eguberriekin lotutako produktuekin osatutako saski gorria (75 euro) eskaintzen dituzte.

Eskaerak errigora.eus atarian egin behar dira eta produktuak Soraluzen bertan jaso ahalko dira, azaroaren 25ean, arratsadeko 18:00etatik 19:15era bitartean, Gaztetxean.