2025/11/15 - 2025/11/16 12:00

Soraren asteburuko partidak

Soraren asteburuko partidak
Soraluze

Soraluze Futbol Taldeak asteburuan dituen sei partiduetatik lau etxean jokatuko dituzte. Nagusiek zapatuan dute hitzordua, Eibarko Urki taldearen kontra, 12:00etan. Domekan, berriz, Infantil mailakoak izango dira zelairatzen goiztiarrenak; Aretxabaletaren kontra jokatuko dute. 12:00etan, berriz, Gorengo mailako kadeteen txanda izango da, Irungo Anaitasunaren kontra eta 16:30ean, Jubenil mailakoena, Tolosaren kontra. Lehen mailako kadeteek, berriz, Eibarren jokatuko dute Eibartarrak-en kontra, zapatuan, 12:00etan, Unben; eta, domekan, Infantil A-k Aretxabaletaren kontra, Ibarran.