Euskaraz trebatzen

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 14a

Soraluzeko LHko 26 ikasle euskara errefortzuak ari dira jasotzen Hegaka programaren eskutik. Talde txikietan elkartu eta astean bi egunez, euskarazko ahozko gaitasunak zein helburu komunitarioak lantzen dituzte Gaztelekuan, Josune Saban hezitzailea gidari dutela.

LH1etik LH6ra bitarteko ikasleak ari dira Hegaka programan parte hartzen. Hiru talde osatu dituzte, LH 1-2; LH 3-4 eta LH 5-6 eta talde bakoitza astean birritan elkartzen da Gaztelekuan. Josune Saban hezitzaileak gidatuta, batik bat, ahozko euskarazko gaitasunak lantzen dituzte modu ludikoan. Soraluzeko Udalak finantzatu eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak dinamizatzen du Hegaka.