Atzo, zapatua, emozioz betetako hockey jardunaldia jokatu zen Soraluzen. Etxekoei dagokienez, jokatutako bi norgehiagokak irabazi egin zituzten, azken minutura arte amore eman barik jokatuz, eta, “pozik eta harro” bukatu zuten egindakoarekin. Araneko harmailak bete zituztenek ere gogotik jardun zuten jokalariei bultzada ematen eta antolatzaileen esanetan herrian ere igarri zen bisitariak izan zirela. Beraz, jardunaldi borobia izan zen atzokoa. Argazkiak: Oscar Cifuentes.