Zapatuan, Eibarko Urki taldearen kontra jokatu zuen Sorako Erregional mailako taldeak eta bana berdindu zuten. Urkik bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin ibili zen eta aukera hori baliatu ezin izana da Sorak duen pena bakarra. Osterantzean, pozik da Arrillaga entrenatzailea bere mutilek egindako lanarekin. Esandakoaren arabera, “ondo” ibili zen taldea, “lehiakor” 90 minutuetan, “baina ez da erraza Soraluzen 10 jokalari atzean sartuta irabaztea”.