

Datozen egunotan, Baltegietako obren baitan, uraren hoditeria aldatzeko lanekin segituko dute. Uste baino gehiago ari dira luzatzen lan horiek eta ondorioz, momentuz ez dira hasiko kalearen goiko parteko lurra altxatzen gero berria ipini ahal izateko. Halaber, obren ondorioz, egunez inguru horretan ezin dira ibilgailuak ibili, baina 18:00etatik aurrera, lurreko zuluak txapa bidez estali egiten dituzte eta garajeetarako joan-etorria ahalbidetu.
