Asteburu honetan, liga jardunaldi betea dute Sorako taldeek, eskolarteko mailakoek ere jokatuko baitute eta ondorioz, 10 norgehiagoka jokatuko dituzte zapatuan eta domekan. Hitzordu guztiak bi izan ezik dira kanpoan. Erregional mailakoek, adibidez, Donostian jokatuko dute domekan. Etxean, berriz, zapatuan izango dira bi partidu, Infantil A mailakoena 10:00etan, Azpeitikoen kontra eta Kadete 1. mailakoena 12:00etan, Urkiren kontra.