Atzo, Soraluzeko Musika Eskolako Musika eta Mugimendua eta Musika Kantuz ikasgaietako ikasleek, banda gazteak, trikitilariek eta pandero-jotzaileek gogotik interpretatu zituzten azken asteotan Santa Zezilia egunerako prestatzen ibili diren kantuak.
Klasikoekin batera -Azaroak 22, Musikalean, Ikusi Mendizaleak…- aurten, berritasun modura Josu Elberdinen Pentagrama batek haizean kantua ere interpretatu zuten, koreografia eta guzti. Eta borobiltzeko, noski, txoripan gozoa partitu zieten musikari gazteei.
