Ipini dute berriro ere Palestinako bandera Batzokiko balkoian

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 21a

Palestinako eta Ukrainako banderak Batzokiko balkoian. Argazkia: EAJ-PNV.

Iragarri bezala, Soraluzeko EAJ-PNVk atzera ere ipini du Palestinako bandera Batzokiko balkoian. Halaxe egingo zuela iragarri du asteon, gau batez Palestinako bandera Batzokiko balkoitik desagertu ondotik. Jeltzaleen esanetan, bandera kendu izana "Soraluzeko askatasun eta pluraltasun politikoaren aurkako eraso larri bat" izan da.