Atzo, barikua, ibili ziren bisitariak Lokal Friday herriko merkatarien azokan. Saltokietan baino nasaiago eta Gabon ukitua emanez erakutsi zituzten produktuak, eskaintza bereziak tarteko, eta, gutxi-asko, denek saldu zuten zertxobait. Iluntzean erakarri zuen jende gehien azokak, itxi aurreko erosketen egiten zein Pazko loreen zozketaren bueltan. Zozketan saritutako zenbakiak berriz ondorengoak dira: 1. 5305; 2. 11073; 3. 383; 4. 6644; Erreserbakoak: 13720, 7319.