Zapatu eguerdiko blues kontzertu atsegina

Egoitz Unamuno 2025eko abenduaren 1a

Eguraldia lagun, zapatu eguerdian Deablues & Bluezifer Bande-k blues kontzertu atsegina eskaini zuen plazan musika eskolako ikasleen parte hartzearekin. Herritar dezente hurreratu zen plazara eta giro ederrean igaro zen Bideak kontzertu sortaren azken emanaldia.