2025-2026 Ligako lehen buelta oso ona egiten ari da Soraren lehen mailako taldea. 21 punturekin, hirugarren doa sailkapenean, eta gainera, bi puntu eskasera du bigarren taldea, Urki, eta lau puntutara liderra, Ikasberri.
Datorren asteburu honetan, astelehena ere jai dela-eta, atseden izango dute, eta, abenduaren 14ko asteburuan izango dute hurrengo hitzordua, sailkapenean azken-aurrekoa den Oriokoren kontra. Horren ondoren, azken bi partidu geratuko zaizkie lehen buelta bukatzeko, abenduaren 21eko asteburuan, bosgarren doan Usurbilen kontra eta urtarrilaren 11ko asteburuan, seigarren doan Mutrikuren kontra.