BIDEO LABURPENA

Zabaldu zuten Olentzeroren eta Mari Domingiren txabola eta Gabonetako argiak piztu ekitaldi jendetsuan

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 6a

Ipuin, musika, kantu eta lagun artean zabaldu zuten Olentzeroren eta Mari Domingiren txabola atzo, barikua. Galtzagorriak izan ziren bertan, bertsolari gazteak, musika eskolako TrikiFolk taldeko musikari gazteak eta noski, herriko ume piloa. Palestina gogoan, txabola zabaldu ondoren, Eguzkiaren eta Ilargiaren laguntzaz Gabonetako argiak piztu eta txokolate-jana eginez borobildu zuten ekitaldia. Barruan ikusgai Galtzagorrien mezu-bideoa.