Izugarri ondo Madril aldean

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 7a

Ezin hobeto ibili da argazkiko soraluzetar taldea Madrilera egindako txangoan. Hiru egunez izan dira bertan eta kontatu dutenez denbora motzegia egin zaie han ikusi eta egin ahal diren guztiak aprobetxatzeko. Musikala ikusi, Gabonetako argiak, errealitate birtuala… eta noski, hiri handi batek dituen eskaintzez gozatu dute. Barikuan bueltatu ziren eta egindako guztia kontatzen jardun zuten, izugarri ondo ibilita. Argazkiak: Alberto Arizaga.