Katamarran Ume-txokoko talde eragileak deitu du gaurko batzar orokorra eta “ahalik eta bazkide gehienen asistentzia bermatze aldera” bertaratzeko deia egin du, bileran “hitz egingo direnek gehiengo zabal baten babesa izan dezaten”.
2024ko apirilean zabaldu zuten Katamarran Ume-txokoa, 0-4 urte bitarteko umeentzat. Herriko txikienek aisialdirako zituzten aukera eta baliabideak aztertuta, haien beharrizanei erreparatu eta erantzuteko helburuarekin jarri zen umeentzat zein haien familientzat espazio hezitzailea. Ireki eta 37 familiak eman zuen izena eta gaur egun 42 familia-bazkide dira.