2026ko aurrekontu proiektuaren boto azalpena eta 2025. urtearen balantzea

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 12a

EAJ-PNVren boto azalpena eta 2025ekoaren balantzea osorik segidan irakurgai. 

2026ko aurrekontu proiektuaren botu azalpena eta 2025. urtearen balantzea

Sarrera:

Lehenik eta behin aipamen bat egitea gustatuko litzaiguke. 

Gure taldeak; azaroaren 18an, udaletxeko erregistroan sarrera emanez, aurkeztu zituen 2026ko aurrekontu proiektua aberasteko proposamenak.

Printzipioz, osoko bilkura abenduaren 4an egin behar genuen baina alkateak horrela eskatuta (Gaixo bait zegoen) aste bete atzeratu genuen eta gaur egin dugu.

Alkateak, guk egindako proposamenei erantzuna, abenduaren 2an, asteartea, arratsaldeko 14:48etan eman zien. Aurrez, plenoko deialdia eta dokumentazioa bidalita zegoen. Normala iruditzen al zaizue formalidade falta hau? Gure taldeari ez!

Badakigu EHBilduk gehiengo absolutua daukala eta ez duela oposizioaren beharrik aurrekontu proiektua onartzeko baina. Gertatutakoa oposizioko alderdiekiko errespetu falta bat dela deritzogu.

2026ko aurrekontu proiektua:

Arratsaldeon guztioi, aurreko bi urteetan ez bezala, aurten, udal gobenuak 2026ko aurrekontu proiektua urte bukaera baino lehen aurkeztu du bere eztabaida eta bozkaketarako. Esaten den bezala “la tercera va la vencida” Ordua zan !!!

Aurrekontu proiektuaren tramitazioari dagokionean ordea ondorengoa mahai gaineratzea nahiko genuke. EHBildu oposizioan zegoenean eskatzen zigun aurrekontu proiektua lantzerako orduan, aurrez, eskatzen zigun batzordez-batzorde dagokion aurrekontuaren berri eman behar genuela,  ogasuneko batzordean aurrekontuaren berri eman baino lehen.

Orain udal gobernuan zaudeten honetan, ogasuneko batzordea izan baino lehen etxekolanak egin dituen batzordeburu bakarra, ongizateko batzorde-burua den Iker Uzin izan da. Beste batzorde guztietako aurrekontuak, ogasuneko batzordearen ondoren jakinarazi zaizkigu. Ea egoera hau zuzentzen duzuen hurrengo urtera begira eta oposizioan zeundetenean eskatzen zenutena betetzen duzuen, orain gobernuan zaudeten honetan.

Batzordeekin jarraituz, Uztailaren 19an izan zen osoko bilkuran, kargua hartu zuen Esther Cruz zinegotziak. Ondoren, Iraileko plenoan, galdetu genuen, Ainara Osoro batzorde-burua zen batzordeak, Estherrek kudeatuko zituen edo ez. Gaur da eguna; Parekidetasun eta aniztasun batzordeko  eta Garapen ekonomiko, industria eta enpleguko batzorde buruaren izendapena egin gabe dagoela ( Guk dakigunaren arabera behintzat) Beraz ongi legoke udal gobernuak, argituko baligu, aipaturiko bi batzordeak nork zuzenduko dituen.

Garapen ekonomikoa, industria eta enpleguko baztordeari dagokionean (Aurreko urtean ere aipatu genuen) Azken batzordea 2024ko ekainaren 11an egin zen. 2025ko urtean ez dugu batzorderik eduki. Hau da; urte bete eta erdi baino gehiago batzorderik egin gabe! 18 hilabete hain zuzen ere.

22 urte daramatzat udaletxean, bai gobernuan baita oposizioan ere eta behin ere ez dut horrelakorik ikusi. Argi gelditzen da EHBilduren udal gobernuak ze garrantzi ematen dion herriko Garapen ekonomiko, industria eta enpleguari.  Bat ere ez!

Datu bat ematearren, abenduko Soraluzeko langabezi tasa % 13koa izanda.Urteko langabezi tasarik altuena, 227 langabe kontabilizatu dira.

Pertsonaleko batzordea; Alkateak zuzentzen duen batzordearen azken deialdia Uztailaren 17an izan zen. Urte guztian ez dugu beste batzorderik izan. Uztaileko batzordean, aldi baterako Hezkuntzako eta Ingurumeneko programak gauzatzeko kontratazioaren espedientearen berri eman zitzaigun baita udal brigadarako kontratazio berrien deialdiaz ere, besteak beste. Pertsonak kontratatu dira. Badakigu lanean hasi direla baina ofizialki ez zaigu ezer jakinarazi. Uztaileko batzordean alkateari jakinarazi nion hau ez dela batzorde baten funtzionamendu normala, pertsonal kontuetaz hedabideen bitartez jakiten ditugula erabakiak, zuzenean informatu beharrean batzordeko kideei. Zoritxarrez berdin jarraitzen dugu zuzeneko informaziorik izan gabe eta batzorderik egin gabe. Langileen lanpostuen balorazioa ere pendiente dago. Orain sindikatuek ez dute ezer esaten….Benetan harritzekoa!

2026ko aurrekontu proiektuari egindako proposamenak:

Gure taldeak, aurrekontu proiektua aberasteko helburuarekin, urte guztian, batzordez batzorde egindako lana oinarri hartuta, atalez atal ondorengo proposamenak aurkeztu  ditu:

HIRIGINTZA:

  • SAPA. 2.Fasea gauzatu: 
  • Azpiegiturak: Estalpearen alboak, udalak bertan antolatu nahi duenaren arabera, itxi eta zabalduko dituen sistema gauzatzea.Argiteri kuadroa bertako beharretara egokitu eta eremua atondu kale altzaritegiaz.
  • Urteko ekintza programazioa landu: Eremuari bizigarritasuna emateko urtean zehar ekintza desberdinak antolatu; bazkari herrikoiak, kontzertuak, antzerkiak, azokak…etb.Ekintza guzti hauetarako estalpeak duen potentziala aprobetxatuz.
  • Herri garbi baten aldeko apustua. Herriko kale eta eremuetako utzikeria eta txukuntasun falta nabaria da. Hau horrela, udal gobernuari neurriak hartzea eskatzen dizkiogu, besteak beste:
  • Kale garbiketa indartzea.
  • Herriko kaleetan zakarrontzi gehiago ipintzea.
  • Udal eraikinetako eta eremu publikoetako grafitiak ezabatzea (Kiroldegikoak, Kañones, Arane eta Hospital iturrikoak, SAPA-ko pabiloian daudenak…) 
  • Autobus geltokietako markesina eta igogailu publikoak  astero garbitzea.
  •  Gune berdeen urteko mantenu plana egitea.
  •  Kartel eta oharren berri emateko panel informatibo gehiago pintzea herriko gune desberdinetan.
    • Soraluzeko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala. Onartu berri den planean jasota dagoen Musika Eskolaren eraberritzea gauzatzeko ditu partida aurreikustea.
    • Olabarrenako zubi berria eraikitzeko aurreproiektua idazteko diru partida aurreikustea.
    • Aparkaleku gabeziari aurre egiteko neurriak hartzea eskatzen dugu. Herri mailan dagoen aparkaleku premia kontutan edukita. Erregetxen lur azpiko aparkalekuak egiteko proiektua aztertzeko proposamena lantzea eskatzen dugu.Epe motzera gauzatu ahal daitekeen irtenbidea delako.
    • Azken urteetan egin den bezala beharrak identifikatu, plangintza adostu eta asfaltatze lanak gauzatzeko diru partida zehaztu.
    • Herri mailan amiantoa duten eraikinen inbentarioa egiteko diru partida zehaztea proposatzen dugu. Aldundiak dirulaguntza lerroa dauka inbentarioa finantzatzeko.
    • Diru partida bat aurreikustea eskatzen dugu brigadarentzat Ibilgailu berria erosteko.

 

  • Herri mailako WC publikoak egokitzeko diru partida zehaztu.

 

INGURUMENA ETA LANDA GARAPENA 

  • Sologoen Elektra etxea autokontsumoruntz bidean. Elektra etxean ekoizten den argi indarra eratu berri dugun Tokiko energia komunitatean txertatzeko lanketa gauzatu.
  • Askabeitxiko iturriaren konponketa eta mantenua gauzatzeko diru partida.
  • Muskiritzuko kudeaketa planaren garapenarekin jarraitzea eskatzen dugu. Lur sailak erosi eta hauetan bertakoak diren zuhaitz landaketak burutzea proposatzen dugu.
  • Udalaren jabetzakoak diren mendi gaineko adostu ditugun lur sailetan  garbiketa lanak burutzeko partida zehaztu.
  • Bidegorriko Ibai alboko aisialdi gune berria egiteko. Polígono 07 partzela 70 lur saila erosi. (Liñazibar lur sailaren albokoa) Bertan WC publiko bat ipintzeko lanketa gauzatu Aldundiko azpiegitura departamentuarekin elkarlanean.

ONGIZATE:

    • Soraluzeko udalerriko zaintza ekosistema proiektua abian jartzeko diru partida zehaztu.
    • Zaharren egoitzako lur jausia kendu eta ezponda egonkortzeko diru partida zehaztea eskatzen dugu.
    • Lur jausia erretiratu ondoren ikusten bada beharrezkoa dela generadore berri bat. Hau erosteko diru partida bat zehaztea eskatzen dugu.

 

  • Frontoi 5ko etxebizitzaren erosketa gauzatu ahal izateko diru partida zehaztea eskatzen dugu.  Etxebizitza hau gizarte zerbitzuetako baliabideetara bideratzea izango litzateke helburua.

 

  • Itxaropena jubilatu etxeko terraza argiztatzeko diru partida zehaztu, gaur egungoa aldatuz ( Sodio de alta presión).

GARAPEN EKONOMIKOA:

 

  • Bizi Kale Komunikazio plana gauzatzeko zenbatekoa. 

 

KIROLA ETA KIROLDEGIA:

  • Futbol zelaiko Instalazioen zahar berritze lanak gauzatzeko proiektuaren idazketa. Aldagelak, WC…etb. 

KULTURA:

 

  • Herriko musika taldeek entseguak egiteko lokal baten kokagunearen azterketa burutu.

 

HIZKUNTZ POLITIKA:

 

  • Euskararen kalitate ziurtagiria. 2021. Urtean Bikain Ziurtagiria( Zilarrezkoa)  eskuratu zuen Soraluzeko Udalak; euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duen ziurtagiria. 

 

Bikain ziurtagiria ( Urrezkoa) lortzeko eman beharreko pausoak martxan jartzea.

 

Guretzat egindako proposamen guztiak daukate bere garrantzia baina hauetatik; Ongizateko, Hirigintzako eta Hizkuntz Politikako alorrean egin ditugunak azpimarratu nahiko genituzke:

 

  • ONGIZATE ARLOAN:

 

    • Soraluzeko udalerriko zaintza ekosistema proiektua abian jartzea.Jakin berri dugu Aldundiko zainketa eta gizarte politiketako departamentuak  dirulaguntza emango diola, Soraluzeko udalari, proiektua martxan jartzeko. Asko pozten gera eta 2026ko urtean zehar, elkarlanean, proiektua garatuko dugu.
    • Frontoiko 5. Etxebizitzaren erosketa. Udalak, ongizateko etxebizitza baliabideak( Gizarte bazterkeria eta arriskuko etxebizitzak) Frontoi 5ko eraikinean ditu. Hau horrela interesgarrai iruditu zaigu eraikinean salmentan ipini den etxebizitza udalak bereganatze gizarte baliabideetara bideratzeko.

 

  • Proposamenari dagokionean Udal gobernuaren erantzuna ondorengoa izan da:

 

2026ko aurrekontuetan jabetzak erosteko partida sartu da. Diru partida hori

komunak jartzeari begira dago diruz hornitua, baina baliagarri izango litzateke

2026an partida hori handitu eta etxebizitza hori erosteko egoki ikusiko bagenuke.

 

  • Zaharren Egoitza.

 

Orain de la urte bete (Abenduaren 18an hain zuzen ere) onartu genue Udalaren eta Soraluzeko mesedeetako A.M egoitzaren arteko lankidetza hitzarmena. Hitzarmen honen helburua udalak 100.000€ bideratzea zen egoitzak pairatzen zuen egoera ekonomiko delikatua bideratzeko

  1. urtean; Patronatuko bilera bakar bat egin dugu (Ekainaren 16an)

Egoitzaren diru kontuei dagokionean; gaur da eguna 2024ko urteko kontuen likidazioaren berririk ez daukagula. 2025ko aurrekontuei dagokionean; zirriborro bat aurkeztu zitzaigun ekaineko patronatuko bileran, urte bukaeran gaude, beste berririk ez dugu izan eta aurrekontua onartu gabe dago. 

Irailean, Caja Ruralarekin genuen 100.000€tako diru linearen inguruko proposamen berri bat landuko zela jakinarazi zigun Patronatuko presidenteak eta honen berri Patronatuko bileran emango zela. Ez dakigu zertan gelditu den gaia.

Matia Fundazioari eskatu zitzaion egoitzaren kudeaketaren inguruko diagnosiaren txostena egitea. Nahiz eta honen berri emateko espresuki bilera eskaera luzatu patronatuko presidenteari, oraindik ez dugu bilerarik egin eta ez dakigu txostenak zer dioen ezta ze neurri proposatzen diren egoitzako barne funtzionamendua bideratzeko.

2024ko gabonetan izan zen egoitzaren atzekaldeko lur jausia erretiratu gabe dago, generadoreak lur azpian jarraitzen du (Maiatzeko osoko bilkuran egoeraz galdetu genuen) eta ezponda egonkortzeko lanek ez aurrekonturik ezta finantzaketa iturri zehatzik ez daukate. Haran (Geologia eta topografía) enpresak egoitzako lur jausien inguruko azterketa gauzatu zuen. Baita ezponda egonkortzeko hartu beharreko neurriak zeintzuk izan behar ziren proposatu. Urte bete pasa da eta ez denez ezer egin, 2026ko aurrekontu: Lur jausia kendu, ezponda egonkortu eta generadore berri bat beharko balitz diru partida bat zehazteko.

Proposamenari dagokionean Udal gobernuaren erantzuna ondorengoa izan da:

Ezponda egonkortzeko partida 2025ean inkorporatuko da.

Lur jausia kentzeko lana berriz residentziatik egiten ahaleginduko gara behin

Ruralarekin finantzaketa berria itxita.

Uztailean esan zitzaidan Kutxabankeko egoitzako kontuaren titulartasun aldaketa gauzatuko zela. Bi urte eta erdi pasa dira eta oraindik nik jarraitzen dut kontuaren titularra izaten.

Benetan bereziki kezkatzen gaituen gaia da egoitzaren egoera. Informaziorik ez daukagu aipatutako gai guztien inguruan. Zein da gaur egungo egoera ekonomikoa? Patronatuko presidenteak egoitzak pairatzen duen egoera bideratzeko zer egiteko asmoa dauka?

Hau horrela, urgentziaz eskatzen dugu urtea bukatu baino lehen patronatuko bilera egitea gai guzti hauen berri eman, azaldu eta hartu behar diren erabakien berri izateko!

 

  • HIRIGINTZA. Aurkeztutako bi proposamenen berri emango dugu:
  • Sapako 2. Fasea.

 

  • Azpiegiturak: Estalpearen alboak, udalak bertan antolatu nahi duenaren arabera, itxi eta zabalduko dituen sistema gauzatzea.Argiteri kuadroa bertako beharretara egokitu eta eremua atondu kale altzaritegiaz.
  • Urteko ekintza programazioa landu: Eremuari bizigarritasuna emateko urtean zehar ekintza desberdinak antolatu; bazkari herrikoiak, kontzertuak, antzerkiak, azokak…etb.Ekintza guzti hauetarako estalpeak duen potentziala aprobetxatuz.
  • Proposamenari dagokionean Udal gobernuaren erantzuna ondorengoa izan da:

Eremua atondu eta argiteri kuadroaren egingo dugu.2026an zehar estalpearen alboak ixtearen kostu xehea aztertzeko konpromezua hartzen dugu.

Behin obra danak bukatuta kontuan hartuko dugu gunea horrelako ekintzak antolatzeko gune interesgarria izango dela dudarik ez dago eta.

  • Erregetxeko lur azpiko aparkalekuak. Lehenik eta behin aipatzea nahi dugu; Urte guztia, hirigintzako batzorde desberdinetan, herrian dauden, ibilgailu eta aparkalekuen azterketaren txostena eskatzen ibili arren, oraindik ez zaigula txostenik eman. Ez dagiku; ganorarik ez dagoelako txostena egiteko edota informazio hau ez zaigulako ematea nahi. 

Soraluzek aparkaleku gabezia nabarmena du, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak plaza berriak jartzeko hiru gune aurreikusten ditu:Kanoiak eremua (SAPA), Olaldea eta Erregetxeko orubea. Lehenengo biek hirigintza-garapen luzeagoa behar duten bitartean, Erregetxe epe laburreko benetako alternatiba izan daiteke. Gure proposamenak helburu bikoitzari erantzuten dio. Alde batetik, 120 ibilgailurentzako gutxieneko edukiera duen bi solairuko lurpeko aparkaleku bat eraikitzea. Bestalde, egungo azalera berreskuratzea oinezkoentzako espazio publiko bat sortzeko, bizilagun guztien erabilerarako eta gozamenerako, hainbat zerbitzurekin, hala nola parkeekin, berdeguneekin edo bankuekin.

  • Proposamenari dagokionean Udal gobernuaren erantzuna ondorengoa izan da:

Erregetxerako eginda daukagun proiektuaren alde egiten du gobernu taldeak.

HIZKUNTZ POLITIKA:

  • Euskararen kalitate ziurtagiria. 2021. Urtean Bikain Ziurtagiria( Zilarrezkoa)  eskuratu zuen Soraluzeko Udalak; euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duen ziurtagiria.  Proposatzen dugu; Bikain ziurtagiria (Urrezkoa) lortzeko eman beharreko pausoak martxan jartzea.
  • Proposamenari dagokionean Udal gobernuaren erantzuna ondorengoa izan da:

2026an zehar aztertuko da hizkuntza politikako batzordean.

 

2025ko Aurrekontu proiektuaren exekuzio maila:

Urtean zehar gauzatu diren proiektuak:

  • Baltegietako kalearen zahar berritze lanak (96.000€)Lanak aurrera dijoaz eta espero da urte hasierarako bukatuta egotea. 2025ko aurrekontu proiektuari, gure taldeak egindako proposamena izan da. 
  • Etxebizitzaren inguruko ikerketa. Aztiker enpresa kontratatu zuen udalak herriko etxebizitza diagnostikoa egiteko(18.114€). Urtarriletik- martxo bitartean pertsona bat kontratatu da diagnostikoan jasotako emaitzak landu eta hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko helburuarekin. Azterketak; Soraluzeko etxeen %9,5 inguru hutsik daudela 189 etxebizitza orotara ondorioztatu zuen.  Zeintzuk dira egindako lanketaren emaitzak? Zenbat etxebizitza merkatutatu dira ? Gaur da eguna emaitzen eta egin den lanaren berririk ez daukagula.( Hurrengo urtera begita Udalerria zona tentsionatu izendatu ondoren, etxebizitza plana gauzatu beharko du udalak)
  • Soraluzeko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala. Lehenik eta behin gustatuko litzaiguke jakitea, gure taldeak eskatutako herri mailako agerraldia noiz antolatzea aurreiksuten duzuen. Planak 31 proiektu/ekintza aurreikusten ditu herri mailako irisgarritasuna hobetzeko. 31 proiektu/ ekintza hauetatik 25ti lehentasun maila altua aurreikusten zaie eta 6-ri  aldiz, lehentasun ertaina.

Planak legegintzaldi honetatik askoz haratago doazen jarduerak jasotzen ditu, baita hurrengoak ere, aurrekontu konpromisoak eta horiek finantzatzeko modua zehaztu gabe. Jarduera gehienak kanpo finantzaketa lortzearen mende daude, baina ez da zehazten EH Bilduren gobernu taldeak zer kudeaketa egin dituen funts horiek bermatzeko. Ezin da benetako konpromisoaz hitz egin aurreikuspen ekonomiko zehatzik gabe.

Kontraesana; Planaren kronologia ez dator bat, Olaldeko eremuaren exekuzioa plangintzarekin. Olaldeko eremua 2027. Urtean bukatzea aurreikusten da eta Irisgarritasun Planak, Olaldeko eremurako aurreikusten dituen zenbait proiektu 2029. urtean  egitea aurreikusten ditu. 

Udal gobernuak landu dituen ondorengo proiektuen exekuzioa, urteetan atzeratzen da edota ez da planean aurreikusten. Lersundiko Jauregiaren proiektuaren kasua adibidez.Guzti hauek nola finantziatuko liratezke?

  • Gabolatseko igogailua.Lehentasun maila altua (2026-2029) 750.000€
  • Musika eskola eraberritu. Lehentasun maila altua (2030-2033) 1,5 Miloi
  • Plaza zaharra eta eta Erregetxeko aparkalekua igogailu batekin lotzea. Lehentasun maila altua (2030-2033) 1,6 Miloi.
  • Estaziño kalean trafiko baretuko eremua ezarri  eremuko plataforma bakarra.Lehentasun maila altua(2026-2029) 637.000€. Plana egokitu beharko litzateke 300.000€ aurreikusten bait dira.
  • Lersundiko Jauregiaren proiektua.  Apirilaren 10an izandako osoko bilkuran proiektu honen inguruan eztabaidatu genuen. Orain irisgarritasun planean jaso ere ez da egiten? Udal gobernuak aurrera egingo al du proiektuarekin? Proiektua idazten 18.000€ gastatu ondoren?
  • San Andreseko haur parkearen zahar berritze lanak. Bi herri partaidetza bilera egin eta 30.000€tako inbertsioa gauzatu ondoren esan dezakegu emaitza, benetan kaskarra izan dela.
  • Santa Ana 3ko lokalaren erosketa. Bertan Familia eskuhartze zerbitzua martxan jartzeko 2026. Urtean.
  • Hirigintza proiektuen idazketetarako 45.000€. Futbol zelaiko aldagela eta taberna berrizteko azterketa, ibaiko paisai urbanoa lantzeko plan integrala eta Estazioko parke inguruan trafikoa baretzeko azterlana/proiektua.
  • Urkia zelaiko paso Canadiensea eta Baserrietako seiñalizazioa( Udal brigadarekin ipintzeko pendiente).
  • IV. Berdintasun plana. Orain dela gutxi eman zaio hasiera prozesuari. 18.000€
  • Patinete elektrikoen ordenantzaren lanketarekin hasiak gara baina jarraitzea komeniko litzateke behin betiko testua onartu arte.

Urtebeteko atzerapenaren gauzatu diren proiektuak:

  • Padel pistaren estalpea. 55.000€. Gure taldearen aldetik esan dugun bezala Udal gobernuak ez dio “U”-ko eremuari behin betiko irtenbidea eman. Ezker abertzaleak zioen bezala “partxeo” bat izan da padel pista bakarrik estaltzearen erabakia.
  • Familien eskuhartze kontratu berria. 140.000€ . Zerbitzu berria 2026. urtean martxan ipiniko da, Santa Ana 3ko lokalean.
  • Harrera Plana. Emun aholkularitza espresaren eskutik gauzatuko dena. 12.000€.

Orain dela gutxi eman zaio hasiera prozesuari. Bete dugu bidalitako galdetegia. 





Aurrekontuan aurreikusita baina gauzatu ez diren proiektuak:

 

  • Debabarreneko-Ponentzia: Olaldearako miloi 1ko aurrekontua aurreikusita zegoen ondorengo  proiektuak gauzatzeko:
  •  PAU-a (Plan de actuación urbanizadora) 100.000€ plana idazteko.
  • Olaldeko eremuan kokatzen diren; Santa Ana 36-38 eta 40 zenbakiko jabetzak, udalak bereganatzeko 900.000€. De

 

Irailaren 25an, Eusko Jaurlaritzara bidalitako memoriak aurreikusten du Olaldeko eremua 2027an gauzatu/ bukatuko dela. Ulertuko duzuen bezala eta ikusita aurtengo exekuzio maila gure zalantzak ditugu plangintza urte horretan bukatuko den. 

 

  • Kalebarren 24ko eraikinaren eraisketa eta Plaza Zaharra ibaiarekin lotuko duen proiektua gauzatzeko 450.000€.

 

  • Ezozibidea berritzen. Poligono aldera dagoen errepidea zahar berritzeko proiektua ez da gauzatu.
  • Frontoi 5ko eraikinari irisgarritasuna bermatzeko arrapala.40.000€
  • Baltegietako kalean espaloia egokitu. Kiroldegiko arrapala barrenean 15.000€

 

  • BIZIKALE; Herriko komertzioen online-gida eta kontzienziazio kanpaina. 3.000€
  • Agintaldi erdiko udal balorazio aldizkaria argitaratzeko 4.500€.
  • Etxez Etxeko laguntza zerbitzuaren lizitazioa.

 

    • Kontsumitzaileentzako bulegoa martxan jartzeko 7.000€. Azken bi aurrekontutan jasota zegoen proiektua baina aurten ere ez da gauzatu. 
    • Gazteentzako lokala diseinatzeko prozesua. 1000€. 2026ko aurrekontuan kontzeptua aldatu duzue, orain gazteen prozesua deritzo: 1.000€

 

  • Sologoen elektra etxea autokontsumorantz bidean. Azken bi urtetan gure eskaera izan da elektra etxeak ekoizten duen energia tokiko energia komunitatera bideratzea. Aurtengo urtea esan dezakegu urte beltza izan dela turbinak izan dituen matxurak medioa. Gaur da eguna zentrala geldirik dagoela. Urteko elektrizitate ekoizpenaren helburuak ez dira bete. Baina bi urte ondoren, kezkatzen gaituena da autokontsumorantz egin beharreko bidea oraindik ez dela gauzatu, nahiz eta behin eta berriz gogorarazi gai hau udal gobernuari. Helburua zentralaren ekoizpena Tokiko Energia Komunitatera bideratzea izan behar da
  • Erraldoiak. 1.000€-ko diru partida zegoen aurreikusita. Azaroaren 11an egin zen  bilera proiektua lantzeko, erraldoiak egin eta konpartsa osatzeko. Espero dugu bi urteren ondoren, hurrengo urteko jaietarako errealitate bilakatuko den.

 

  • Espresio artistikoak mural margoketak. 10.000€.Txurrukenen egitea aurreikusten zen murala ez da gauzatu.
  • Alde zaharreko piboteak eta udalerri sarrerako kamarak. Aurrekontuak baditugu baina proiektua oraindik pendiente dago.
  • Brigadarentzako kamioi berria erosteko 42.000 euro. Gaur egun brigadak erabiltzen dituen ibilgailuak alokairuan ditugu. Kamioia eta ibilgailuarengatik hilean 1.639,55€ eta 1.204,76). Ordaintzen ditugu. Hilero 2.844,31€ X 12 hilabete 34.131,72€ kostua suposatzen digu urtean.Ez al du merezi ibilgailu propio bat udalak erostea?
  • Kultur ondarea berreskuratzeko, tartean, eraikin historikoen informazio kartelak berritzeko eta Erregetxeko karkaba berrizteko azterlanerako. 6.000€tako partida.
  • Katuen kolonien kudeaketa 100 katu esterrilizatzeko 22.000€ tako aurrekontua. Debako Xapi elkarteak gauzatu beharreko lana oraindik pendiente dago.



  1. URTEKO BALANTZEAREN ONDORIOA:

Aurrekontuaren exekuzio maila ikusita agerian uzten da:

  1. Planifikatutako proiektu garrantzitsuenak ez direla gauzatu.
  2. Atzerapenak ohiko dinamika bihurtzen ari dira proiektuak exekutatzerako orduan.
  3. 2025. Urterako hartutako kompromiso nagusienak ez dira bete, Udal gobernuaren kudeaketak huts egin duelako.

 

Guzti hau kontutan izan da  gehiengo absolutua duela EHBilduko gobernuak eta bi pertsona liberatuta ( Alkatea eta Alkate-ordea) udal jardunerako.

EAJ/PNV UDAL TALDEAREN ABSTENTZIOA

2026ko aurrekontu proiektuari dagokionean abstenitu egin gara azken bi urtetan bezala. Gure taldeak urte guztian zehar,batzordez Batzorde, gure ekarpenak egiten joan gara eta neurri batean, ez guztiak, isla izan dute onartu berri dugun aurrekontu proiektuan.

Ikusiko dugu, 2026. urtean zehar, EHBilduko udal gobernua gai den proiektu hauek aurrera eramateko. Azken bi urtetan egin dugun bezala, urte bukaeran, balantzea egingo dugu eta ikusiko dugu zein den aurrekontuaren exekuzioa maila. 

 

2024ko Udalaren aurrekontu orokorraren exekuzioa %73koa izan zen, eta inbertsioei dagokienez, %43koa. Datu benetan kezkagarriak. Egia da aurrezpenak gora egin duela azken urteetan baina gero, udal gobernua gai ez bada aurrekontuan jasotako inbertsioak gauzatzeko, balantzea eskasa izango da.