Gaur artisauen Gabonetako azoka

Erredakzioa 2025eko abenduaren 14a

Gaur, domeka, herriko artisauek Gabonetako azoka ipiniko dute Plaza Zaharreko karpan. Izango dira bitxiak, apaingarriak, jantziak, poltsak, Egotzako gazta… bertan diren Gabonetarako opariak erosteko aukera aparta. 11:00etarako gertu izango dira postuak, 14:00ak arte.

Honako artisauek eskainiko dituzte euren produktuak: Nuria Muro, Saadia Nasir, Nagore Martin, Charo Fernandez eta Cristina Albisua.