Atzo, zapatua, erabateko arrakasta izan zuen Gabon ispilu emankizunak parrokian. Ezoziko Ama Abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak elkarrekin interpretatu zituzten munduko hainbat lekutako Gabon kantak, eta, ikus-entzuleek txalo zaparradekin, txistuekin eta amaieran zutik jarrita erakutsi zieten gustura baino gusturago egon zirela eskainitako kontzertuan. Bideoan, kontzertuko azken bi piezak.