Atzo, eguaztena, Gabonetako kontzertua eskaini zuten Soraluzeko Musika Eskolako ikasle-irakasleek lepo beteta zegoen antzokian. Txikienak izan ziren taularatzen lehenak eta beteranoenak ere izan ziren martxa jartzen. Haiekin batera taula gainean izan ziren ere, Banda Gaztea, Triki Folk taldea, Deabru Gorriak, Leia... Eta amaieran, guztiek elkarrekin abestu zuten Hator hator.