Gaur arratsaldean, pilotari gaztez beteko da Araneko frontoia, Soraluzeko Pilota Elkartearen Gabonetako lagunartekoen bueltan.
Izenak dioen moduan, lagun giroan jokatuko dute Soraluzeko Pilota Elkarteko eskolako pilotariek, hala ere, bestetan moduan, seguru gaur ere nor baino nor gehiago ibiliko direla, zuriz, dotore jantzita.