Benjaminen hockey liga Soraluzen jokatuko da domekan

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 19a

Domekan, Benjaminen hockey liga Soraluzen jokatuko da. 10:00etan hasiko dira partidak eta 13:30ean jokatuko da azkena. Soraluzeko Marras taldeak bi partida jokatuko ditu, 11:00etan Sumendiren kontra eta 13:30ean Hot Shot Etxano B taldearen kontra.

Honakoa da domekako partiduen hitzordu-zerrenda:

  • 10:00 Hot Shot Sumendi B - Lauro Ikastola
  • 11:00 Sumendi CD - Soraluzeko Marras
  • 12:30 Lauro Ikastola - Sumendi CD
  • 13:30 Soraluzeko Marras - Hot Shot Etxano B