Keixeta guraso elkartearen logo lehiaketak baditu saridunak

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 19a

Gaur, abenduak 19, banatu ditu Keixeta Guraso Elkarteak logo lehiaketako sariak. Asier Osa izan da irabazlea eta 120 euro eskuratu ditu; bigarren izan da, berriz, Lore Barragan eta hark 60 euro eskuratu ditu. Keixeta Guraso Elkarteak lehiaketaren balorazio gazi-gozoa egin du: “Sari erakargarriak jarri genituen gazteak parte hartzera animatzeko, baina, gure ezusterako, Institutuko 180 ikasleetatik bakarrik hiruk aurkeztu dituzte marrazkiak. Kontuak kontu, aurrerantzean elkarteak logo berria izango du, eta noski, parte hartu dutenei eskerrik asko”.