Sei sarietatik hiru Legazpira

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 21a

Rallyko argazkilari sarituak antolatzaile eta udal ordezkariekin.

Atzo, zapatua, Kontrargi Argazki Kolektiboaren XXXVI. Argazki Rallyko sariak banatu zituzten, Soraluzeko erakusketa gelan. Aipagarria da banatutako sei sarietatik hiru, lehena, hirugarrena eta Blues Hotsak-ena legazpiarrek irabazi izana. Gazte saria, berriz, Barakaldora joan zen eta herriko saritua Mikel Valero izan zen. Euskal Herriko Herriz Herri rally zirkuituan, Soraluzekoa izan da bigarren partaidetzarik handiena izan duena, 62 argazkilarik parte hartu zuten eta.

Honakoak izan dira Kontrargiren XXXVI. Argazki Rallyko sei saridunak:

  • Gorka Gomez Etxebarria irabazle (Legazpi).
  • Patxi Irazabal Campo bigarren (Donostia).
  • Gurutze Langarika Uribitarte hirugarren (Legazpi)
  • Mikel Valero Alberdi herriko saridun (Soraluze).
  • Noel Rodriguez Nikolas gazte saridun (Barakaldo). 
  • Sari berezia, Blues Hotsak-ena, Mikel Bravo Aldasoro (Legazpi).

Sariak banatu zituzten Unai Larreategi Soraluzeko alkateak, Ana Maiztegi zinegotziak eta Ubane Uzin Blues Hotsak-eko antolatzaileak. 

Sari ekonomikoaz gainera, Miguel Criado eskulturagile-harginak egindako eskultura -bera ere izan zen sari banaketan- zein jan-edan gozoz betetako poltsa bana ere eman zieten irabazleei. 

Esan, baita ere, Soraluzen saridun izendatutako Gorka Gomez Herriz Herriko txapelketako sailkapen nagusiko lehen postuan dela, puntutan berdinduta Hernaniko Ruben Caceresekin.

Aurki, datozen egunotan, saritutako argazkien bildumak Barrena.eus atarian argitaratuko dira.