Jai-giro betean egin dute azoka solidarioa institutukoek

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 22a

Gaur, 13:00ak arte, bigarren eskuko produktuen azoka solidarioa egin dute Soraluze BHI Institutuko 4. DBHko ikasleek. Abenduan zehar institutuko ikasleengandik jasotako jantziak, oinetakoak, jostailuak, liburuak… Plaza Zaharreko karparen buelta osoan jarri eta puntuen truke eskuratzeko aukera izan da. 

Institutuko ikasleak mailaka joan dira azokara eta zenbait herritar ere ibili dira bueltan-bueltan, bertan salgai zeuden jakien truke puntuak eskuratu eta haiek azokako produktuez trukatzen. Halaber, ikas-bidaiarako dirua batzeko, kalejira ere egin dute soinu-joleek lagunduta.