Domekan, lerro hockeyko Euskadiko Benjaminen Ligako jardunaldia Soraluzeko Arane kiroldegian jokatu zen. 10:00etatik 14:00ak pasa arte, dena emanda ibili ziren Arabatik zein Bizkaitik bertaratu ziren hockey taldeak, nahiz eta maila horretan sailkapenik ez egon. Bakoitzak bina partidu jokatu zituzten eta Soraluzeko Marras Irristaketa Klubetik esandakoaren arabera, “partidu politak eta giro bikaina” izan ziren. Argazkiak: Jon Agirre Agirre Arrizabalaga.