Bikingoak, piratak, deabruak, piñak, perretxikoak… mota askotariko buruarinak egiteko aukera izango da urtarrilaren 2ko buruarin tailerrean, horretarako modeloak eramango baitituzte tailerraren antolatzaileek.
Parte hartzeko izen-ematea 5€ da eta prezioaren barruan sartuko da tailerrean sortuko den buruarina familia bakoitzak bere etxera eramatea. Izena ematea online egin daiteke HEMEN. Behin izena emanda, Udaletik jarriko dira harremanetan. Norbaitek izen emateko orduan laguntza behar badu telefono honetara deitu edo idatzi dezake: 688 818 209
Soraluzeko Udalak antolatutako ekimena da buruarin tailerra. Gogora ekarri duenez, 2024ko jaietan arrakasta handia izan zuen tailerrak eta Aisialdia Elkarrekin lan taldetik berriz errepikatzea erabaki zen.
Halaber, gaineratu du Soraluze erraldoi propioak sortzeko prozesuan ari dela eta “buruarinak ere saltsa horren parte bilakatu” nahi direla.