Gaur goizean, abenduak 24, ehunka ume izan dira Araneko frontoian Olentzerorekin eta Mari Domingirekin. Batzuk susto txikiarekin, beste batzuk ezustekoarekin, baina guztiek ilusioz beteta eman dizkiete eskeen eta desioen gutunak bi lagunei, eta, trukean ogia eta opariak jaso dituzte haiengandik.