Umeei ez ezik, Olentzerok nagusiei ere eman dizkie oparitxoak gaur gaueko banaketa egin baino lehen. Txistulariek eta musika eskolako zenbait perkusionistak lagunduta, Atxuriko parketik gora igo dira guztiak kalejiran eta Mesedeetako egoiliarrei Gabon errepertorioa eskaini diete.