Gaurtik, puzgarriak plazan

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 26a

Puzgarriak Plaza Zaharreko karpan.

Gaur, abenduak 26, puzgarriak ipiniko dituzte Plaza Zaharreko karpan, Bizikale Merkatarien eskutik. Txikienendako bat, gazteagoendako beste bat eta bi salto-salto ipiniko dituzte. Gainera, puzgarriak egon bitartean, hiru ekimen egingo dituze bertan: gaur, barikua, talo tailerra, abenduaren 29an aurpegiak margotzekoa eta urtarrilaren 4an txokolatada.

Azken urteotako eskaintza berritze aldera, aurtengo Gabonetan, puzgarri desberdinak ekarri ditu Bizikale Merkatari Elkarteak neguko opor hauetarako. Gaur, barikua, hasi dira muntatzen Plaza Zaharreko karpan. Izango dira bi puzgarri eta puzgarrien ondoan bi salto-salto, umeek adinaren arabera erabil ditzaten.

Egutegia eta ordutegia

Gaurko 12:00etarako muntatuta izango direla adierazi dute, eta, zabalik izango dira abenduaren 26, 27, 29, 30 eta 31 eta urtarrilaren 2, 3 eta 4., 12:00-14:00etara eta 17:00-20:00etara.

Puzgarrietarako txartelak eskuratu ahal dira Txoko, Batzoki, Bolia, Pub eta Gila tabernetan, eta Iratxo Goxo-dendan. Prezioa da bi euro txarteleko.

Puzgarriak karpan dauden bitartean, hiru arratsaldetan beste hiru ekimen antolatu dituzte bertan egiteko:

  • Gaur, abenduak 26, talo tailerra: 17:30-19:00
  • Abenduak 29: aurpegiak margotzeko tailerra, 17:30-19:00
  • Urtarrilak 4, txokolatada, 19:00