Bihar, domeka, Gabonetako Haur Parkea izango da Arane kiroldegian. Atxolin Guraso Elkartearen eskutik, puzgarriak eta aurpegiak margotzeko txokoa izango dira bertan. Goizez, 11:30etik 14:00etara izango da zabalik, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:30era. Sarrera doan da 0-12 urtekoendako.