Gaur, domeka, ume eta familia ugarik gozatu dute Atxolin Guraso Elkarteak ekarritako haur parkearekin. Puzgarrietan saltoka eta gora eta behera ibili dira eta aurpegiak zein marrazkiak margotzeko txokoan ere lanpetuta ibili dira marrazkilari heldu zein gaztetxoak. Gurasoendako, berriz, pintxo eta salda goxoak prestatu dituzte guraso elkartekoek. Eta Katamarran Ume Txokoko kideak ere izan dira informazioa partekatzen.