Guztia gertu dago etzi izango den San Silbestre lasterketa herrikoirako. Ekimenaren helburua da “urteko azken eguna, kirola eginez, ondo pasatzea”, diote antolatzaileek. Hori horrela, gogora ekarri dute lasterketa ez lehiakorra izango dela eguaztenekoa, dei egin dute mozorrotuta joateko –mozorro onenak saria izango du-, eta neskei dei berezia egin diete lasterketan parte hartzeko.

Herriaren erdiguneari sei buelta ematea da proposamena, baina ez dago zertan buelta guztiak egin. Halaber, interesa duen edozeinek parte har dezake; hori bai, gomendagarria da adin txikikoek tutore edo guraso batekin parte hartzea eta derrigorrezkoa da antolatzaile, udaltzain edo boluntarioen adierazpenei kasu egitea.
Lasterketa amaitzean, salda, txorizoa eta txokolatea izango dira partaideendako. Ateri bada, Plaza Barrixan emango dute hamaiketakoa –momentuz, ateri dago iragarritaa-; euria bada, berriz, karpan bukatuko da San Silbestrea.