


Gabonen aurretik egin zuten moduan, Gabonak bukatu aurretik berriro ere izango da herriko artisauen produktuak erosteko aukera. BIhar, zapatua, arratsaldean ipiniko dituzte saltokiak Nuria Murok, Saadia Nasirrek eta Cristina Albisuak. Karpan puzgarriak daudenez, Kutxaren kanpoko aldean jarriko dira artisauak.


