Azken bost urteotan, Correosek Soraluzen aplikatzen duen bigarren murrizketa da. Lehenago, zapatuetan ere bulegoa zabalik izaten zen, 09:30etik 13:00ak arte, baina pandemiaren ondoren, zapatuetan ere ixten hasi ziren, bai Soraluzen eta baita inguruetako udalerrietan ere.