Atxuritik abiatuko da Errege Magoen kabalgata

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 4a

Bihar iluntzean, 18:00etan iritsiko dira Errege Magoak Soraluzera. Lehenengo, Mesedeetako egoiliarrak bisitatuko dituzte eta 19:00etan, Atxurin zain izango dituzten zaldiak hartu eta pajeek lagunduta, kalejiran abiatuko dira guztiak. Kalerik kale, Zubi Nagusia-Kalebarren-Gabolats-Ezozibidea-eta buelta egingo dute, bidean zain dituztenei gozoki mordoa botaz. Eliz atarian bukatuko dute ibilbidea, eta, han ehunka opari banatuko dituzte umeen artean.