'Ezin da gehiago luzatu'

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 31

Herritarrak Sarek deitutako elkarretaratzean.

Etxean falta direnak gogora ekartzeko, eta falta diren horiek, legez, etxean egon beharko luteketela aldarrikatzeko, 60 lagun pasa elkartu dira Plaza Barrixan euskal presoen eta iheslarien aldeko urteko azken elkarretaratzean. Urte berriari dagokionez, urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazio nazionalari begira hasiko dira. Soraluzetik autobusa izango da bertaratzeko eta dagoeneko eman daiteke izena Bolia eta Arrano tabernetan. Ezin da gehiago luzatu izango da leloa.