Gaur, urtarrilak 4, azken eguna dute Bizikale elkarteak ekarritako puzgarriek Plaza Zaharreko karpan. Eta iluntzean, itxi aurretik, txokolatada eginez borobilduko dute Soraluzeko egonaldia. 19:00etan hasita, 150 umerendako beste txokolate partituko dute. Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik puzgarriak.