Sorapediako egileek azaldutakoaren arabera, eurek 2025eko abenduaren amaieran izan zuten Euskal Herriko historia 100 objektutan proiektuaren berri. “Iritzi zitzaigun euskal armagintza bertan egoteak merezi zuela, batez ere antolaketa aldetik: Soraluze Hiribilduko Suzko Arma Eramangarrien Lantegia. Arrazoiak? Euskal Herrian izan den enpresa industrial handiena (1.000 eta 3.000 langile artean) izan zelako 300 urtean, kooperatiba antzeko moduan antolatuta”, esplikatu dute.
Arrazoiak baleko
Gaineratu dutenez, proposatu zieten proiektuan “armaren bat sartzea (polit askoak daude Eibarko museoan) eta emandako arrazoiak balekoak topa zituzten. Arma bat sartzea baino Lamoten grabatua egokiagoa iritzi zaie”.
Lamoten grabatua Wikipedian sartu dute, batik bat honako arrazoiengatik: “Goiz industrializazioa azaltzen du, eta, Debabarrenean lan sistema berezkoa asmatu zutela jasotzen du: ekintzailetza bultzatzen zuen, batasuna, berdinzalea zen, malgua... eta, batez ere, arrakastatsua izan zen”.
Eta hala, sortu dute beharrezko artikulua euskarazko Wikipedian: Lamoten grabatua - Wikipedia, entziklopedia askea.
Orain Wikipediak dioen moduan, Lamoten grabatua esaten zaio Soraluzeko Errege Arma Lantegiaren egoera eta deskribapena, Gipuzkoako Probintzia Oso Noblea eta Leialean kokatua. Antzinean Kantabria gogoangarriko Bardulia ospetsua[1] XVIII. mendeko grabatuari Florencio Jose Lamoten aginduz 1757an egindakoa.