Atzo iluntzean, irribarrez, gozokiz eta opariz eskuzabal etorri ziren Hiru Errege Magoak Soraluzera. Mesedeetako egoiliarrak bisitatu ondoren, kalejira egin zuten erdigunetik; han zain zituzten umeak, gazteak, helduak eta nagusiak eta pozik markutu ziren jaurtitako karameluak hartzera. Azkenik, eliza-atarian opari eskaintza egin zioten bertako jaiotza bizidunari eta segidan, altzoan hartu zituzten ehunka ume, haien gutunak jaso, nahiak entzun eta oparitxoak emanez. (ARGAZKIAK BARRUAN)