Gabonetan, etenaldia izan dute SAPA eta Baltegieta 22 arteko errepidean egiten ari diren obrek. Hartara, inguru horretako zirkulazioa zabalik izan da eta Baltegietako garajeak erabilgarri.
Datozen egunotan, baina, atzera ere itxiko dute obra-eremua. Errepide zati guztia hormigonatuta laga zuten oporren aurretik eta orain, azken faseko lanak egitea falta da: galtzada-harriak birjartzea. Bihar, eguena, adostuko dute noiz eta zelan egingo dituzten lan horiek.
Lanak egin bitartean, noski, ingurua zirkulaziorako itxi egingo dute, eta, Baltegietako garajeak ezin izango dira erabili.