OHARRA

Bingoa eta podologoa datorren astean

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 8a

Itxaropena Erretiratuen Elkartetik gogorarazi dute datorren asteko martitzenean hasiko dela berriro ere bingoa. Betiko moduan, 16:30etik 18:30ak arte ibiliko dira bingoan. Bestetik, jakinarazi dute podologoa ere datorren astean hasiko dela, eta, txanda bulegoko ordutegian hartu behar dela.

Afizio handia dago bingorako Itxaropena elkarteko erabiltzaileen artean; zuzendaritzatik esan dutenez, martitzenero erakartzen ditu 50-60 bat lagun, eta, askok “ez dute egunik batere galtzen”, diote.

Podologoari dagokionez, berriz, urtarrilaren 13an eta 20an izango da Itxaropena elkartean. Txanda martitzenetan edo eguenetan har daiteke, 11.00etatik 12:00etara, bulegoan bertan.