27 punturekin, bere taldeko -5. taldea- sailkapeneko bigarren postuan dago Sora, eta, komeni zaio bigarren postu horri eustea Txapeldunen Fasera sailkatzeko.
Izan ere, Gizonezkoen Erregionalen Mailan dauden 6 taldeetan zortzina ekipo ari dira jokatzen; horietatik Txapeldunen Fasera sailkatuko dira talde bakoitzeko sailkapeneko lehen bi ekipoak, hirugarren lau onenak eta hirugarren postuko sei ekipo.
Sora Futbol Taldearen kasuan, esan moduan, bosgarren taldeko bigarrena da, baina, lehia zuzenean dago laugarren taldeko Lengokoak ekipoarekin. Eta hari ekipoari aurrea hartzeko, Sorak beharrezko du biharko partidua berdintzea, ala noski, irabaztea. “Ez badugu ateratzen, ez dugu merezi hurrengo fasera joatea. Berdindu ala irabazi egin behar da”, esan zuen Iokin Arrillaga entrenatzaileak.
Biharkoan, Mutriku taldea izango du aurrez aurre. Sailkapenean bosgarren doaz mutrikuarrak 18 punturekin.
Bestalde, Sora Futbol Taldearen gainerako ekipoei dagokienez, Alebin 2k, Infantilek eta Jubenilek ere etxean jokatuko dute eta gainerakoek, berriz, kanpoan. Hona hemen hitzorduak eta ordutegiak:
