Abenduaren 27an BertSora bertso eskolak antolatuta Soraluzen egin zuten bertso-jaialdiko eta Hernaniko Bertsolatako saioko bertsoak izango dira entzungai aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Asteko gonbidatua, Xabier Berasaluze Leturia musikari eta pandero jolea izango da. Billabonatarrak bere ibilbideko kopla bilduma argitaratu berri du 150 sortarekin eta horren inguruan elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak.
Hitzetik Hortzera emitituko da zapatu gauean, 21:00etan eta domeka eguerdian, 15:00etan, ETB1 katean.