Sorak sufritzen hasi zuen Mutrikuren kontrako zapatuko partidua, “erabaki txar baten ondorioz”, galtzen hasi baitziren. Baina buelta eman eta “partidua kontrolatzen” bukatu zuten, 4-1eko markagailua erdietsiz.
Golegile izan ziren 31. minutuan Oihan Larrañaga Agirre; bi gol sartu zituen Danel Soutullo Gonzalezek, 48. minutuan lehena eta 89. minutuan bigarrena, eta, 66. minutuan penaltiz sartu zuen Aiert Losasa Alberdik.
"15 jornada gogor"
Iokin Arrillaga entrenatzailea pozik dago bere taldearekin. Batetik, azken partiduan ondutakoarekin, galtzen hasi arren, buelta ematea lortu eta irabazten bukatu zutelako. Eta “orokorrean taldearekin” pozik dago, bai jokalarien “konpromisoarekin” eta baita haiek egindako “esfortzuarengatik” eta erakutsitako “jarrerarengatik”, “hurrengo fasera pasatzea delako aurreko guzti horren ondorioa. Beraz, denarekin pozik”.
Hori bai, Arrillagak ez du orain artekoarekin konformatzeko asmorik eta dagoeneko aurrera begira jarrita dago: “Orain, astebete daukagu deskantsu, eta, gero 15 jornada gogor dauzkagu, beraz, ezin dugu egindakoarekin konformatu”.