Basalgo zentral eolikoaren proiektuaren berri izan eta haren aurkako taldea sortu ondotik, orain arte, proiektuari buruzko informazioa eman eta haren kontrako alegazioak batzen ibili da talde hori.
Inguruko bestelako talde batzuekin elkartuta, alegazio kopuru benetan esanguratsua batu eta abenduan aurkeztu zituzten: 6.282.
Orain, haien erantzunak jaso bitartean, proiektuaren kontra egiteko aurrerantzeko ekimenak landu nahi dituzte eta horretarako izango da gaurko batzarra.