Porrotx eta Marimotots pailazoak ikusteko sarreren ia erdia agortuta

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 14a

Guraso bat gaur bertan erositako sarrerekin.

Astelehenean sarrerak saltzen hasi eta gaurko, eguaztena, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunerako sarreren ia erdiak salduta daude. Guztira, 184 sarrera daude, Herri Antzokiaren aforoa hori baita.

Porrotx eta Marimotots pailazoek Amazonia gara ikuskizuna taularatuko dute urtarrilaren 23an, barikuan, Soraluzeko Herri Antzokian, 17:00etan.

Horrako sarrerak astelehenean jarri zituzten salgai, Udal Liburutegian. Beraz, aurrez aurre eskuratu behar dira, momentuz, eta gainera, familia bakoitzeko lau sarrera eros daitezke gehien jota.

Soraluzeko Udaleko Maite Quintanilla Kultur zinegotziak esplikatu duenez, aurrez aurreko salmenta jarri da astebetez soraluzetarreri lehentasuna emateko ekimen berezi horretan. Eta ahalik eta familia gehieneri aukera ematearren jarri da, berriz, erosteko 4 tiketen muga 

Gaurko, eguaztena dagoeneko sarreren erdiak saldu dira, eta, martxa berean segituz gero, ez da izango online erosteko aukerarik eta ezta leihatilan ere.

Ez badira denak saltzen, berriz, astelehenean, urtarrilaren 19an online salmenta abiaraziko dute, Bibe.me atarian.