Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, gaur, eguena, hastekoak ziren Baltegietako obrak ez dira astelehenera arte hasiko. Udalak bere webgunean ohartarazi duen moduan, azken orduko notizia da. Obra-buru Alvaro Garciak Barrena.eus atariari esplikatu dionez, hona etortzekoa zen lan-kuadrilak ez ditu beste obra bateko lanak bukatu, eta, "bestelako eragozpenik" ez bada, astelehenean hasiko dira Soraluzen.