Baserrietara Santa eskean aterako diren 35. aldia izango da aurtengoa eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Tartean izango dira hiru bertsolari, baserri bakoitzean koplak inprobisatzeko ardura izango dutenak: Julio Soto gorritiarra, Nerea Elustondo legazpiarra eta Eneko Beretxinaga plazentziatarra. Trikitia jotzen, berriz, Unai Larreategik jardungo du.
Baserrietako hitzordua lotuta
Datozen egunetan, ekimenaren antolatzaileak baserrietako bizilagunekin jarriko dira harremanetan, bertara joateko gonbitea egin eta bizilagunek hala nahi izanez gero, hitzordua adosteko.